14.000 saski baino gehiago banatuko ditu Errigorak hamargarren urteurrenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 15a, 12:10

Errigora ekimeneko kideen arabera, aurten eskaturiko saskiei esker, 185.000 euroko ekarpena egingo zaio Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari. Hamar urtean bi milioi eurotara iritsi dira.

Errigoraren hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainaren berri eman zuten urriaren 20an, eta saskiak eskatzeko deia zabaldu zuten. Ia hilabete igaro da ordutik, eta ekimeneko bultzatzaileek jakinarazi dute 14.000 saski baino gehiago banatuko dituztela. "Gaur arteko egunetan eskuz esku eta ahoz aho ibili da kanpaina eta, hamar urte bete berritan, adierazgarri diren hamaika argazki utzi dizkigu urteurrenak". Azaldu dutenez, besteak beste, ikastola, ikastetxe, euskaltegi eta ekoiztetxetan esker on postalak idazten aritu dira, ehunka boluntario kutxak muntatzen aritu dira auzolanean eta Errigorako boluntarioek dozenaka ekimen xume antolatu dituzte herriz herri.

Zubigintza, ekintza eta ahalduntzea

Hala, nabarmendu dute ekintza horiek guztiek Errigoraren komunitatea "saretzea eta hunkitzea" ahalbideratu dutela: "Zubigintza dago, pertsona, lurralde eta ideia desberdinen bat egitea; baita ekintza ere, hitzetan baino egiten dugunean aurkitzea sinesgarritasuna; eta, azkenik, ahalduntzea, txikitasunetik amets handiak eskuratzeko gaitasuna badugula ikustea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak