Arrasate, Eskoriatza, Bergara, eta Elgetako hainbat mintzalagun Espaloia kafe antzokian elkartu ziren atzo. Bidelariak, bidelagunak zein koordinatzaileak izan bingo saio dibertigarria egin zuten, eta izan zen sariarekin etxera itzuli zenik ere. Jarraian, mahaiaren bueltan aritu ziren berriketan afari-meriendaren aitzakian elkar ezagutu eta nor bere mintzalagun taldean euskara lantzen jarraitzeko motibazioa indartuz. Etorriko dira, zalantzarik gabe, mintza-ekintza saio bateratu gehiago ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.