Lizarrako hilketa salatzeko elkarretaratzeak egingo ditu mugimendu feministak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko azaroaren 9a

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguneko mobilizazioa, 2021ean, Arrasaten.

Guardia Zibilak astelehenean aurkitu zuen Lizarrako (Nafarroa) 7 urteko haurraren gorpua eta haren aitarena, Urbasan. Espainiako Berdintasun Ministerioak uste du indarkeria bikarioko kasu bat izan daitekeela, eta ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzeak egingo dira hiri eta herrietan, eta, tartean, baita Debagoienean ere. Aretxabaletan Herriko Plazan izango da mobilizazioa, arratsaldeko zazpietan. Bergaran, berriz, 18:30ean egingo da, San Martin plazan. Arrasaten etzi, zapatua, izango da, 13:00etan, Herriko Plazan.

Indarkeria bikarioko kasua dela egiaztatuko balitz, 2023an Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hildako lehen haurra litzateke; 2003tik, ordea, hamabigarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak