Lehenengo istripua 17:40an izan da, Ekilore inguruan, auto bat errepidetik irten denean. Ertzaintzatik adierazi dutenez zauritu bat izan da, gizonezko bat, eta osasun zerbitzuek Txagorritxuko ospitalera eraman dute.
Ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira eta trafikoa AP1era bideratu dute. Eta hor beste istripu bat izan da eta ilara luzeak sortu dira Bergarako tunelen artean.