Debagoieneko Lurraren zaporeak egitasmoaren baitan, Errastikoa baserrian –Arrasateko Bedoña auzoan– ogia egiten ikasteko aukera izan dute zenbait lagunek. Beste batzuk, aldiz, Oñatiko Txokolateixan kakaoaren nondik-norakoak izan dituzte hizpide. Izan ere, doako bisita gidatuak eskaini dituzte gaur, Debagoieneko zenbait ekoizle eta kudeatzailek euren produktuen ekoizpen-etxalde eta lurretan, eta, bihar erre ekimen honen barruan zenbait hitzordu izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.