Datozen orduetarako abisu horia ezarri du Euskalmetek haize boladengatik

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko aza. 4a, 11:49

(Argazkia: Noaua)

Gauerditik eguerdiko hamabiak arte alerta laranja egon da ezarrita, hego-mendebaldeko haize boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi zezaketelako. Halaber, gaur arratsalderako nahiz biharko abisu horia indarrean sartuko dela aurreratu dute.

Arratsaldeko seietatik gauerdira bitartean abisu horia ezarriko du Euskalmetek haizeagatik. Adierazi dutenez, haizeguneetan hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Haizeguneak ez diren lekuetan, aldiz, haize boladek 80 km/h abiadura pasa dezakete. Era berean, gaurko euria iragarri du Euskalmetek nahiz eta egunaren amaieran zaparrada botatzeko probabilitatea txikiagotu. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta 20 graduren bueltan ibiliko dira.

Bihar, berriz, alerta laranja ezarriko du itsasaldean Euskal Meteorologia Agentziak gauerditik arratsaldeko hiruretara. Halaber, abisu horiak aktibo jarraituko du gauerditik goizeko seiak arte, gaurko arrazoi berdinengatik. Bihar, zaparradaren bat edo beste bota dezake, baina barnealdeko eskualdeetan euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango dela aurreratu du Euskalmetek. Tenperatura maximoak gaurkoak baino baxuagoak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak