Egonkor jarraitzen du langabezia tasak Debagoienean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 3a, 11:18

Gipuzkoako Lan Behategiak emandako datuen arabera, 2.344 pertsona daude lanik gabe Debagoienean, aurreko hilabetean baino 55 gehiago. Iraileko egoerarekin alderatuz gero, beraz, aldea ez da horrenbestekoa. Ordu hartan, %7,46koa zen langabezia tasa, eta, orain, %7,64koa da.

Herriz herriko egoerari dagokionez, Arrasaten dago langabezia tasa altuena. Biztanleria aktiboaren %10,31 dago lanik gabe, eta, gainera, irailetik urrira gora egin du langabeen kopuruak; hain justu, une honetan, 1.047 langabe daude. Eskoriatzan ere gora egin du langabezia tasak, lanik gabe dauden pertsonen kopurua ere handiagoa baita. Aurreko hilabetean baino hamar langabe gehiago daude –guztira, 157– eta langabezia tasa %7,85ekoa da. Oñatin ere gora egin du: 335 langabe daude.

Antzuolako, Aretxabaletako, Bergarako eta Elgetako egoerari dagokionez, behera egin du langabeen kopuruak, eta, beraz, baita langabezia tasak ere. Zehazki, Elgetan dago zenbateko baxuena. Momentu honetan, 29 langabe daude eta %4,88koa da langabezia tasa.

 

Langabe kopurua bost baino gutxiago denean Lan Behategiak ez du datu zehatzik ematen; ondorioz, ezin daiteke jakin Leintz Gatzagako eta Aramaioko egoera zein

Hego Euskal Herriko egoera

Hego Euskal Herriko egoerari dagokionez, iraileko datuarekin alderatuz gero, gora egin du langabeen kopuruak, eta, egun, 3.614 pertsona daude lanik gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak