Enpresa kooperatiboak dituzte helburu Mondragon Team Academyk eta Elkar Lan-ek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 2a, 15:04

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan enplegu kooperatiboa sortzeko. Urtebeteko iraupena izango du, eta prestakuntza, aholkularitza eta laguntza zerbitzua emango die LEINNeko ikasleei Elkar-Lan-ek.

Enplegu kooperatiboa sortzen laguntzeko, garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko eta talde ekintzaileak garatzeko, Elkar Lan-ek prestakuntza kooperatiboa emango die LEINNeko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleei. Enpresa-ekimena martxan jartzeko aholkularitza juridikoa emango die; batik bat, kooperatiben legeari buruzko saioak izango dira, baina langai izango dituzte aholkularitza ekonomikoa, finantzak eta kokapenak ere, besteak beste.

Aitor Lizartza Martin Mondragon Team Academyko ekintzailetza koordinatzailea eta Francisco Javier Sanz Santaolalla Elkar-Lan-eko zuzendaria izan dira lankidetza hitzarmenaren sinaduran, eta, azaldu dutenez, akordioa "aurrerapauso handia da bi erakundeek azken urteetan izan duten lankidetzan, enpresa kooperatibo berriak sustatu eta lurraldearen garapen sozial eta ekonomikoa bultzatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak