MU lankidetzan arituko da Dama España elkartearekin

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 2a, 12:47

Lankidetza hitzarmenaren sinatze ekitaldia. Irudia: MU.

Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoko Aditu Titulua jarriko dute martxan datorren urteko urtarrilean. Edozein sektoretako profesionalentzat da, enpresako datuen kudeaketari eta gobernuari buruz gehiago jakin nahi duenarentzat.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Dama España elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, gaur egun datuen analisia lehentasuntzat jotzen dutelako. Haien arabera, datuek emaitzak "hobetzen" laguntzen diete enpresei, "arriskuak kontrolatzen eta arintzen", eta baita datuetan oinarritutako "zerbitzu eta produktu berriak garatzen" ere. Bada, horregatik jarriko dute martxan 2024ko urtarrilean Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoko Aditu Titulua.

Lander Beloki MUko Enpresagintza Fakultateko dekanoa eta Lucia Engo Dama España elkarteko lehendakaria izan dira sinadura ekitaldian, eta, azaldu dutenez, helburu dute "datuak gobernatzeko eta kudeatzeko behar diren ezagutzako eta gaitasunak garatu" ahal izatea. Are gehiago, nabarmendu dute ikastaroa amaitzean "ikasleen enplegagarritasuna" sustatuko dutela, lana lor dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak