Haize-guneak ez diren inguruetan ere bizi ibiliko da; hala, haize-boladak 90-100 km/h ingurukoak izan daitezkeela Gipuzkoan ostegun goizaldean, eman du aditzera euskal meteorologia agentziak. Araban eta Bizkaian are eta biziago ibiliko da haizea.
Hori horrela, herritarrei gomendatu diete ate, leiho eta toldoak itxita eta ondo lotuta izateko, eta kalera eror daitezkeen loreontziak edo antzekoak kentzeko balkoi eta leihoetatik