Zuberoako ikastolak laguntzeko saskiak salgai eguaztenetik aurrera

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko urr. 30a, 17:38

Zuberoan dauden bi ikastolak laguntzeko Ikaskoli kanpaina abiatuko dute eguaztenean, azaroak 1. Aurten, 20 urte beteko ditu Basaburu eta Eperra ikastolak laguntzeko ekintzak.

2003 urteaz geroztik, Zuberoan dauden bi ikastolek –Basaburuan 32 haurrekin, eta Eperra 73 haurrekin– tokiko mozkinekin osaturiko saskiak salgai jarriko dituzte azaroaren 1etik 26ra. Aurten Ikaskoli ekimenaren 20. urteurrena ospatzen dute, eta hiru saski ezberdin jarriko dituzte salgai: Pettarra 50 eurotan, Arbaila 57 eurotan eta Basabürüa 68 eurotan.

Saskiak ikaskoli.eus webgunean eros daitezke eta eskuratzeko guneak webgunean bertan hautatu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak