'Gastronomia eta Lurraldea' egitasmoaren udazkeneko saioa martxan

Miren Arana Pagaldai 2023ko urr. 30a, 11:46

Oñatiko Txokolateixia kanpotik.

Debagoienako Mankomunitateko Turismoak bultzatuta, Debagoienako Lurraren Zaporeak izeneko Gastronomia eta Lurraldea egitasmoa burutuko da azaroaren 3 eta 5 bitartean. Doako bisita gidatuak izango diren arren, beharrezkoa izango da aldez aurreko izen-ematea

Azaroaren 3 eta 5 bitartean, Debagoieneko Mankomunitateko Turismotik bultzatuta udazkeneko Gastronomia eta Lurraldea egitasmoa burutuko da. Saioaren funtsa Debagoieneko hainbat baserri eta gastromuseotan bisita gidatuak eta bertako produktuen dastaketan dago; lurraldeko ekoizpen lekuetan eta museo gastronomikoetan eskainiko diren Doako Bisita Gidatuetan.

Bisitak ekoizleen edo kudeatzaileen eskutik egingo dira, eta izen-ematea beharrezkoa da. Kanpoaldeko eremuak eta barne instalazioak bisitatuko dira, eta produktu dastatzearekin amaituko dira; eskualdekoak diren lau produkturen inguruko bisitak izango dira: gatza, gazta, txokolatea eta ogia. Hala ere ez produktu gehiago dastatzeko aukera egongo da, adibidez, txakolina. Gainera, Arantzazura joan-etorria egiteko autobus zerbitzua egongo da 17:00etatik aurrera, Oñatiko postatik abiatuta.

Jarraian Debagoienako Lurraren Zaporeak egitasmoaren egitaraua:

  • Azaroak 3:
    • 19:00etan, Oñatiko Murgialdai txakolindegian: "Kakao eta Txakolina".
  • Azaroak 4:
    • 9:30 eta 13:00ak bitartean, Oñatiko azokan: Oñatin eta Debagoienean landutako produktuen zapore eta salmenta azokan.
    • 10:30tan, Arantzazuko Gomiztegi baserrian: Artzaintzaren eta Gaztagintzaren sekretuak.
    • 10:30tan, Bedoñako Errastikoa okindegian: Ogia egiten.
    • 12:00etan, Oñatiko Txokolateixian: Kakaoa egiten.
    • Arantzazuko X. MIKOPOTEOA:
      • 17:15tan, Arantzazuko turismo bulegoan: bisita gidatua, "Arantzazuko Santutegia kuadrilentzat".
      • 18:00etan, Arantzazuko Gandiaga topagunean: hitzaldia, "Perretxiko jangarriak eta toxikoak".
      • 19:00etan, Mikopoteoa: Arantzazuko Santutegia Hotelean, Goiko-Benta, Sindika eta Zelai-zabal jatetxeetan.
  • Azaroak 5:
    • 11:00etan, Urkuluko Mitartegarai baserrian: Gaztagintza eta dastaketa Urkulu aldean.
    • 11:00etan, Oñatiko Txokolateixian: "Kakaoaren bidaia".
    • 12:00etan, Leintz Gatzagako Gatz museoan: Urre zuriaren paisaia.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren, nahiz Eusko Jaurlaritzaren Turismo Merkataritza eta kontsumo Sailaren babesa izan du ekimenak. Parte-hartzeko, beharrezkoa da izen-ematea, horretarako infoturismo@debagoiena.eus edo www.turismodebagoiena.eus helbideetara idatzi behar da; edo 943 79 64 63 edo 943 71 89 11 zenbakira deitu behar da.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak