27-22 markagailuan, bergararrentzat derbiaren garaipena

Miren Arana Pagaldai 2023ko urr. 28a, 20:05

Bergararrak erasoan, Labegaraietan

Mugarri Ingou eta Soraluce BKE taldeen arteko derbia jokatu da Labegaraietan. Etxekoak aurretik amaitu da partidaren lehen zatia, 14-7, eta atsedenaldiaren ostean, bergararrak aurretik mantentzea lortu dute.

Norgehiagoka ederraz gozatzeko aukera izan dute Labegaraietara bertaratu diren ikusleek. Izan ere, bergararren eta arrasatearren arteko derbiak amaierararte mantendu du tentsioa. Partidua indarrez hasi duten arren, zazpi goleko aldea atera dio Soraluce BKEk Mugarri Ingouri, eta hala bigarren zatia aurretik hasi dute bergararrek. Gogor aritu dira defentsa lanetan etxeko jokalariak, eta argi adierazi da hori markagailuan.

Atsedenaldiaren ostean, intentsitatea areagotu dute bi taldeek eta arrasatearrek bien arteko aldea murriztea lortu duten arren, ez dute aurkaria aurreratzea lortu. Bi minuturen faltan lau goleko aldea izatea lortu dute, eta hala minutu latzak pasatu dituzte Soraluce BKEko jokalariek, baina azkenean defentsan estutu eta garaipen garbia izan dute bergararrek, 27-22.

 

Erlazionatuak

Soraluce BKE derbiaren garaile

Miren Arana Pagaldai 2023 urr 29 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak