Eskoriatzan egin dute gaur, zapatua, hamabigarren topaketa eta bailarako musikariez gainera, Oñatiko, Plaentxiko eta Baionakoak ere izan dira; guztira 45 lagun. Kale-jirarekin abiatu dute egitaraua eta ondoren, Intxartxueta eta Olaeta auzoetan eskaini dituzte emanaldi txiki bana, eguerdian, Herriko Plazan askotariko pieza alaiekin osatutako errepertorio zabalagoa eskainita. Topaketa borobiltzeko, Dorleta elkartean bazkaldu dute elkarrekin.