Derbi bikoitza asteburuan, Mojategin eta Azkoagainen

Xabier Urtzelai 2023ko urr. 27a, 18:00

Mondrakoak eta Antzuolakoak, 2018an.

Lider dagoen Mondrak Antzuola hartuko du zapatuan, eta Aloña Mendik Bergararen bigarren taldea domekan. Ohorezko erregional mailako taldeek ere etxean jokatuko dute asteburuan. Debagoiena Bailarako neskek, ordea, kanpoan.

Gorengo mailan bina derbi izango dira asteburuan. Batetik, zapatu arratsaldean indartsu dagoen Mondrak –jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte– sailkapenaren atzealdean dagoen Antzuola hartuko du Mojategin (16:30), eta bestetik, hirugarren dagoen Aloña Mendik Bergararen bigarren taldea hartuko du domekan (16:30).

Bergara eta UDA, etxean

Ohorezko erregionalean, Bergarak eta Aretxabaletak etxean jokatuko dute. Hirugarren dauden mahoneroek bosgarren dagoen Mutrikuren bisita izango dute zapatu eguerdian (12:00), eta bigarren dagoen Aretxabaletak, berriz, ezohiko ordutegian jokatuko du Hernaniren kontra (zapatua, 16:30). Datorren eguaztenean partidua izango dutenez, erabaki dute etxeko partidua domekatik zapatura aurreratzea. Emakumezkoetan, berriz, Debagoiena Bailarak joan den astean lortu zuen ligako lehenengo garaipena, 1-0 Oiartzunen kontra. Domekan, 18:15ean jokatuko dute Elgoibarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak