Soraluce BKEk Mugarri Ingou hartuko du bihar, 17:15ean

Xabier Urtzelai 2023ko urriaren 27a

Bergararrek dagoeneko bi garaipen eskuratu dituzte; arrasatearrek lehenengoa nahi dute.

Seguruenik ez da amestutako liga hasiera izan, ez bergararrendako eta ezta arrasatearrendako ere, baina poliki-poliki txapelketari neurria hartzen dabiltza bi talde horiek, eta asteburuan izango dute urteko hitzordu politetako bat: debagoiendarren arteko derbia. Hala, lehenengo itzulikoa Labegaraietan jokatuko dute, zapatuan 17:15ean. Mahoneroak sailkapenaren erdian daude, jokatutako lau partidutatik bi irabazita, eta arrasatearrak bederatzigarren daude, bi partidu berdindu eta gero.

Fagor Professionalek etxean

Euskadiko txapelketan diharduen Fagor Professionalek etxean jokatuko du bihar, zapatua. Ander Arrizabalagaren mutilek oraindik ez dute partidurik irabazi, baina jokatutako hiru jardunaldietan sailkapenak erakusten duena baino gertuago izan dute garaipena, bereziki lehenengo eta bigarren jardunaldietan. Hala, bihar (18:00) Alcorta Forging Elgoibarkoak izango dira Zubikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak