Greba feminista orokorrari begira da Deba Bailarako LAB

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 25a, 15:41

Deba Bailarako LABeko delegatuek pasa den astean eginiko batzarretako bat. Irudia: LAB

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, azaroaren 30ean egingo da greba feminista orokorra, eta Deba Bailarako LABeko sektore ezberdinetako delegatuak pasa den astean batzartu ziren gaia lantzeko. Zaintza sistema publiko komunitarioa dute helburutzat.

Sindikatuak ohar bidez azaldu duenez, "zaintza krisia gero eta nabariagoa da", baina horren arrazoia ez da bakarra. "Krisi honen arrazoi nagusia eta bakarra ez da bilakaera demografikoa edo jendartearen zahartzea, hau sinestarazi nahi diguten arren. Ez dugu ontzat ematen zaintza eredu hau, bidegabea eta sostengaezina baita". Horregatik, denen bizitzak erdigunean jarriko dituen zaintza sistema aldarrikatu nahi dute.

Haren arabera, "premiazkoa" da zaintza lanak berrantolatu eta modu orekatuagoan banatzea. "Hori du helburu LABek defendatzen duen zaintza sistema publiko komunitarioak, zaintza lanak baldintza prekarizatuetan eta ikusezinean egiteari uzteko hauek erdigunean kokatu beharko baititugu".

Horregatik, greba feminista orokorrean parte hartzera egin diete dei langileei, greba batzordeei eta lan zentroetako asanbladei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak