Mondrarentzat izan da garaipena

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 22a, 18:38

Aretxabaletako bigarren taldea izan dute aurkari arrasatearrek Ibarran, baina etxekoek ez dute irabaztea lortu. 1-3 eginda, Mondrarentzat izan da garaipena.

Mondrak izan du baloiaren maneiua ia partidu osoan zehar, eta eurek sartu dute lehen gola ere, 22. minutuan. Aurrea hartu diete aretxabaletarrei, baina etxekoek ez dute denbora asko behar izan markagailuak berdintzeko, arrasatearren despiste bat aprobetxatuta, gola sartu baitute 28. minutuan. Alabaina, deskantsurako minutu eskas falta zela, aurrea hartzea lortu du berriro ere Mondrak, 1-2 eginda.

Bigarren zatian ere arrasatearrak joan dira aurretik. Ia-ia, lehenengo jokaldian sartu dute hirugarren gola, eta ez da lehen zatia bezain borrokatua izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak