Berdinketan amaitu da Antzuola eta Aloña Mendiren arteko partidua

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 22a, 15:45

Antzuola eta Aloña Mendiren arteko derbia, gaur goizean, Eztalan. Irudia: Imanol Soriano.

Derbia izan da gaur goizean Antzuolako Eztala futbol zelaian, baina ez da irabazlerik izan; bana egin dute.

Deskantsura bitartera arte, antzuolarrak ibili dira aurretik. Mikel Jauregi AKEko jokalariak azaldu duenez, euretako batek bota du tiroa beste atera, eta Aloña Mendiko atezaina harrapatzera joan den arren, ihes egin dio eskutik; hala, Antzuolarentzat izan da lehen gola. Hala ere, oñatiarrak aritu dira batik bat baloia menderatzen bi zatietan, eta etxekoak atzean egon dira, zaintzen.

Markagailua 1-0 zela iritsi dira deskantsura, baina, penalti baten ondorioz, gola sartu du Aloña Mendiko bigarren zatiko bosgarren minutuan. Hala ere, txartel horia atera diote jokalarietako bati bigarrenez, eta, beraz, oñatiarrak bat gutxiagorekin aritu dira. Nolanahi ere, bi taldeek izan dute aukera bat edo beste gola sartzeko, bana berdindu duten arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak