'Errekak bizi auzolanean'-en bigarren edizioa iritsi da

Julen Murua Mesonero 2023ko urr. 20a, 09:33

Ekimenean parte hartutako hainbat herritar iaz, ibaitik ateratako zikinkeriarekin.

Bihar, hilaren 21ean, egingo da bigarren urtez jarraian Errekak bizi auzolanean eguna Debagoienean. Bailarako zortzi herrietan jardungo dute Deba ibaiaren ertzean garbiketa lanetan.

Eguaztenean amaitu zen ekimen honetan izena emateko epea, eta orain auzolanean aritzea besterik ez da falta. Antolatzaileek ingurumenari laguntzeaz gain, "giro oso ona" izatea espero dute.

Hona hemen hitzorduak herririk herri:

Leintz Gatzaga:

  • Ordutegia: 10:00-13:00.
  • Elkargunea: Herriko plaza.
  • Hamaiketakoa: Amaitu ondoren.

Eskoriatza:

  • Ordutegia: 10:00-12:00.
  • Elkargunea: Herriko plaza.
  • Hamaiketakoa: 12:00.

Aretxabaleta:

  • Ordutegia: 9:00-12:30.
  • Elkargunea: Herriko plaza.
  • Hamaiketakoa: 12:30, Durana kalea.

Aramaio:

  • Ordutegia: 9:30.
  • Elkargunea: Herriko plaza edo Oletako plaza.

Arrasate:

  • Ordutegia: 9:00-13:00.
  • Elkargunea: Monteazpi, San Isidro eta Elorregi.
  • Hamaiketakoa: 13:00 inguru San Isidro eta Las Cucas.

Oñati:

  • Ordutegia: 10:00etatik aurrera.
  • Elkargunea: Herriko plaza.
  • Hamaiketakoa: Auzolana amaitutakoan.

Bergara:

  • Ordutegia: 9:00-13:30
  • Elkargunea: Seminarioa, Labegaraieta, Elorregi eta Osintxu.
  • Hamaiketakoa:13:30.

Antzuola:

  • Ordutegia: 9:30etatik aurrera
  • Elkargunea: Herriko plaza.
  • Hamaiketakoa:13:00.

Elgeta:

  • Ordutegia: 11:00-13:00.
  • Elkargunea: Herriko plazan
  • Hamaiketakoa: 13:30ean bolatokian

Ekimenaren harira hitzaldia

Errekak bizi auzolanean eguna osatze aldera, gaur, hilaren 20an, Gure ibaiak, egungo arazoak eta etorkizuneko erronkak hitzaldia eskainiko du Aitor Lekuona Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak, Arrasaten. Hitzordua Kulturaten izango da arratsaldeko 18:00etan. Debagoieneko beste herri batzuetan ere ingurumenarekin lotutako bestelako hitzorduak antolatu dituzte: Bergaran landare inbaditzaileen inbentarioa egingo dute, eta Oñatin hitzaldi, dokumental eta ibilbide gidatu bana izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak