Hamabi kooperatibatako ordezkariak hasi dira lanean Kooperatibagintzako Aditu Titulua ikastaroan

Mirari Altube Arrese 2023ko urr. 19a, 12:15

Kooperatibismoaren gizarte eta enpresa-proiektua bultzatzen duten prozesuak sustatzea helburu duen aditu tituluaren hamaseigarren edizioari ekin diote, eta besteak bete, Ausolan, Copreci, Fagor Asembly, Fagor Ederlan eta Ulma kooperatibetako ordezkariak elkartu dira.

Mondragon Unibertsitateko Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiak eta Mondragon Taldeko Otalora trebakuntza-zentroak
antolatzen duten Kooperatibagintzako Aditu Tituluaren hamaseigarren edizioa abian da eta inguruko hamabi kooperatibatako hemeretzi ordezkarik dihardu lanean horren bueltan; honako hauek: Ausolan, Copreci, Fagor Asembly, Fagor Ederlan, Fagor Electronika, Fagor Industrial, Maier, RPK, UHS, Ulma CyS eta Ulma Packaging. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, Eskoriatzako campusean, elkartzen dira ordezkari horiek.

Kooperatibaren errealitatea aztertzen

Kooperatibismoaren gizarte eta enpresa-proiektua bultzatzen duten prozesuak sustatzea du helburu ikastaroak. Hori dela eta, parte-hartzaileek ezagutza teorikoak eta praktikoak jasoko dituzte kooperatibaren errealitatea ulertu eta aztertzeko. Gainera, elkarren berri emanda, beste kooperatiba batzuen esperientziak ezagutu eta horiei buruz hausnartzeko
aukera izango dute.

Mondragon Unibertsitateko Kooperatibagintzako Aditu Titulua erreferentziazko ikastaroa dela kooperatibisten prestakuntzari dagokionez adierazi dute antolatzaileek. Orain dela hamasei urte martxan jarri zenetik, 40 kooperatibatako 300 ordezkarik baino gehiagok hartu dute parte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak