Enpresa onuradun izateko gonbidapena luzatuko du Gurutze Gorriak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 18a, 12:58

Debagoieneko Gurutze Gorriak azaldu duenez, "eskualdearekin konpromisoa duten enpresa onuradunen sare bat osatzen dute, garatzen dituzte jardueren iraunkortasun ekonomikoari laguntzeko". Ekarpen hori "eskertzekoa" dela diote, baina, aldi berean, sarera batzeko gonbidapena luzatzen dietela oraindik onuradun ez diren enpresei.

Javier Igartua Debagoieneko Gurutze Gorriko presidentearen hitzetan, urtean zeharreko lana boluntarioen "etengabeko konpromisoari esker" gauzatu daiteke, baina ez hori soilik. "Gure enpresa onesleek berebiziko garrantzia dute, gure ahalmen operatiboa eta hedapen-gaitasuna bermatzen duten beharrezko funtsak ematen baitizkigute".

Hain justu, adierazi dutenez, bederatzi enpresa onuradun dituzte, eta "harrituta" daude inguruko enpresetara joatean jasotzen duten harrerarekin. "Oso eskertuta gaude jasotako ekarpen guztiengatik, eta beti azpimarratzen dugu edozein zenbateko ekonomiko, nahiz eta norbaiti txikia iruditu, garrantzitsua dela gure jarduera soziosanitarioari eta solidarioari eusteko, bai eta larrialdiei erantzuteko dugun gaitasunari eusteko ere".

Enpresetan jarduerak

Elkarlanean aritzen diren enpresa batzuek ere Debagoieneko Gurutze Gorriaren jarduerak aprobetxatzen dituzte, hala nola langileen artean lehen sorospenei, desfibriladoreei eta simulazioei buruzko jarduerak eginda. Hala, datozen asteetan, boluntario talde batek horren guztiaren berri emango du bailarako enpresetan, eta, era berean, sareko kide ez direnei gonbita egingo diete batzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak