Foru Aldundiak iragarri du "Gipuzkoako udalek aurreikusitakoa baino 1,4 milioi gehiago jasoko dituztela"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko urr. 16a, 18:15

Gaur, astelehena, Donostian egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluan bildutako Foru Aldundiko eta Eudeleko ordezkariak. Argazkia: GFA.

Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak (UFFF) –Gipuzkoako udalen finantzaketarako mekanismo nagusiak–, 610 milioi euroko zuzkidura izango du aurten, "aurreikusitakoa baino 1,4 milioi euro gehiago"; hori horrela, "funts horrek aurrekaririk gabeko zuzkidura" lortuko du.

Joan den asteazkenean egin zuten Finantzen Euskal Kontseiluan zerga-bilketaren aurreikuspenak eguneratzea erabaki zuten eta ondorioz, "euskal erakundeek, udalak barne, baliabide gehiago izango dituztela" azaldu du Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak. Foru Aldundiko arduradunak nabarmendu du "albiste onak direla, udalei aukera emango dielako baliabide gehiago izateko egungo egoera ekonomikoari aurre egiteko".

Bada, Debagoieneko –Aramaio izan ezik– egoerari dagokionez, honakoa da egoera:

  2024ko aurrekontua 2023ko aurrekontua 2023ko itxiera aurreikuspena 2023ko biztanleko euroak
Antzuola 1.812.631 1.700.818 1.704.685 823
Aretxabaleta 6.209.157 5.832.628 5.845.891 827
Arrasate 19.154.733 17.910.912 17.951.642 825
Bergara 12.746.437 11.962.243 11.989.446 826
Elgeta 986.233 926.523 928.630 828
Eskoriatza 3.667.877 3.400.848 3.408.581 819
Leintz Gatzaga 252.470 247.700 248.263 1.205
Oñati 10.148.105 9.394.191 9.415.554 818

Lurraldeko ordezkariekin bilera

Gaur, astelehena, arratsaldean Donostian egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluan  lurraldeko udal ordezkariekin bildu da Perona, eta bertan izan dira Foru Aldundiaren ordezkari gehiago: Irune Berasaluze Gobernantzako foru diputatua; Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Dominguez; Jasangarritasunerako foru diputatu Jose Ignacio Asensio eta Zerga eta Finantza Politikako zuzendari Bittori Zabala. Horiez gainera, Eudelen izenean, Errenteriako, Tolosako, Zumaiako eta Eibarko alkateak eta Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantza zinegotzia izan dira.

Peronak gogorarazi du "euskal erakunde-sistema arrisku partekatuko sistema dela, onerako eta txarrerako, eta albiste positiboak daudenean, erakunde-maila guztien mesedetan doala". Eta gaineratu du, "horren eraginez,  UFFFak 610 milioi euro izango dituela 2023an, eta 651 milioi 2024an. Bi kasuetan, 2023rako eta datorren urterako aurreikuspen berria inoizko foru-funtsik handienak dira. Gainera, 2024aren kasuan, funtsaren zuzkidura 650 milioi eurotik gorakoa izango da lehen aldiz".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak