Goienan izan dira 'Aditu' ikastaroko parte hartzaileak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urriaren 11

Garabidek duen formakuntza proiekturik garrantzitsuenetariko bat da hizkuntzak biziberritzeko Aditu formazio programa, eta Aretxabaletan dira ikastaroan parte hartzen dabiltzan ordezkariak egunotan. Azaroaren 9ra arte egongo dira Euskal Herrian hamahiru hizkuntza gutxitutako hamasei ordezkari

Hala, Iban Arantzabal Goienako zuzendariaren gidaritzapean, Goiena ezagutzen aritu dira gaur goizean. Proiektuaren inguruko azalpenak jaso dituzte, eta baita instalazioak ezagutu ere, hala nola telebista, irratia eta erredakzioa. Are gehiago, Goienako langileekin hartu-emana izateko aukera txiki bat ere izan dute, euren buruak aurkeztuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak