Gaixotasun hemorragiko epizootikoak eragindako kalteei aurre egiteko laguntzak emango ditu Aldundiak

Julen Murua Mesonero 2023ko urr. 11a, 17:16

400.000 euroko laguntza bideratuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak gaixotasun hemorragiko epizootikoaren eragina jasan duten abeltzainentzat. Egoera horren aurrean laguntzen jarraitzearen aldeko apustua ere egin du.

Uda ostetik darama GHE-ak Gipuzkoan, eta dagoeneko eragina izan du probintziako behi, eta ondorioz abeltzain, askotan. Kalte horiei aurre egiteko 400.000 euroko laguntzak emango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horretaz gain, animaliei aplikatzen zaien tratamendua %100ean ordaintzea ere erabaki zuen Foru Aldundiak.

Lurralde Oreka Berdeko diputatu Xabier Arrutik jakinarazi du laguntzak bi kontzeptuengatik lotuta emango direla: bata, ustiategietako jardueran eragindako kalte ekonomikoengatik, eta bestea, hildako abelburuen konpentsazio gisa. Gainera, adierazi du "ordainketa urtea amaitu baino lehen" egingo dela.

Gaixotasun hemorragiko epizootikoaren datuaren gaineko datuak ere partekatu ditu diputatuak, eta hauek diote Gipuzkoan 833 positibo erregistratu direla 380 ustiategitan eta 116 abelburu hil direla. Hala ere, Arrutik adierazi du uste dutela "okerrena gertatu dela, eta kliman aurreikusitako aldaketak egoera hobetzen lagunduko duela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak