Arrasateko Gaztetxeko oholtzatik Goiena telebistara

Goiena 2023ko urr. 18a, 08:12

The Movement taldearen emanaldia ere jasoko du saioak.

Kooltur Ostegunak ekimenarekin elkarlanean jardungo du Goienak, kontzertuak grabatu eta eskainiz.

Abiatu da Kooltur Ostegunak ziklo berria eta aurten ere Arrasateko Gaztetxeko oholtzara igoko diren hainbat musikari Goienan ikusi ahal izango ditugu, telebistan zein nahieran (Goiena.eus atarian eta Goiena aplikazioan).

Urtero bezala, zuzenekoak Gaztetxean bertan ikusi ahal izango dituzue, eguenetan 22:00etatik aurrera. Astebete geroago, eta egubakoitzetan, 23:00etan, Goiena telebistak eskainiko du zuzenekoa.

Estilo askotariko kontzertuak

Bengo, The Movement, Munlet eta Grade 2 taldeak gonbidatu ditu, hurrenez hurren, Kooltur Ekintzak taldeak urriko eguenetarako. Hurrengo kontzertuan, urriaren 12an, The Movement talde danimarkarra izango dugu Arrasateko Gaztetxean. Talde beteranoa da eta mod-rock etiketapean kokatzen dira. Zuzeneko oso indartsudun hirukotea. Kontzertu honekin abiatuko dugu denboraldia Goiena telebistan, urriaren 20an, 23:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak