Mugarri Ingouk eta Soraluce BKEk etxean jokatuko dute asteburuan

Xabier Urtzelai 2023ko urr. 6a, 19:25

Senior mailako Arrasateko eta Bergarako taldeek joan den astean ez zuten izan amestutako liga hasiera. Bergararrek Hondarribian 27-22 galdu zuten, eta arrasatearrek 31-21 Donibaneren kantxan. Hala, horri buelta ematen saiatuko dira bi taldeak.

Bergararrak ez ziren txarto hasi Hondarribiaren kontra, lehenengo 20 minutuak onak izan ziren (11-10). Baina, lehenengo zatiko azken 10 minutuetan eta 2. zatiko lehen 10 minutuetan ez ziren ondo ibili; zailtasunak izan zituzten, eta Hondarribikoek aurrera egin zuten orduan (19-11). Hala, mahoneroek lortu zuten kantxan jokoa zuzentzea, baina berandu zen markagailuko aldea txikitzeko, eta errentari eustea lortu zuten Bidasokoek. Bada, euren moduan joan den astean galdu egin zuen Urnieta izango dute domekan aurrean (13:00).

Mugarri Ingoukoek, berriz, Gipuzkoako Ligan egingo duten bigarren denboraldia hasi dute, eta esan moduan, ligako estreinua ez da nahi bezalakoa izan. Donibaneren kantxa beti da zaila, eta ligako lehenengo jardunaldia ez da salbuespena izan. Domekan (13:00, Iturripe) kostaldeko beste talde bat izango dute aurrean, hain zuzen, joan den astean bergararren kontra 27-22 irabazi zuen Hondarribia.

Neskak, ondo 

Emakumezkoen mailan, berriz, joan den astean Lezokoei 21-43 irabazi eta gero, Goizper Bergarako neskek zapatuan jokatuko dute Ordiziaren kontra (17:00). Gazte mailako Ingouko neskak, berriz, liga hasteko gogoz daude, joan den asteko lehenengo jardunaldian atsedena izan zuten eta. Domekan estreinatuko dute, horrenbestez, liga txapelketa, eta 10:00etan hasita Oriokoak izango dituzte aurrean, Iturripen. Eta jarraian jokatuko dute, 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak