Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze zerbitzuko Iraia Sola gerentearekin batera egin dute batzar orokorra, eta Igartuaren izendapenaz gain, beste batzuk ere egin dituzte. Gorka Artola Bergarako ordezkaria izango da lehendakariordea; Jon Albizu aretxabaletarrak hartuko du, berriz, idazkari ardura; eta, bokalei dagokienez, Edurne Matias legazpiarra eta Asier Agirre aramaioarra izango dira.