Badator Deba bailara osora zabalik dagoen frontenis txapelketa

Xabier Urtzelai 2023ko urr. 4a, 16:24

Soraluze Mugituz elkarteak jakinarazi duenez, urriaren 14ko eta 15eko asteburuan jokatuko da V. Frontenis Txapelketa, hain justu, urriaren 14an txapelketa mistoa eta 15ean emakumezkoena. Txapelketa Soraluzen jokatuko dute, baina Deba bailara osora zabalduta dago. Urriak 6 da izena emateko azken eguna. 

Frontenis txapelketa Araneko pilotalekuan jokatuko da, urball horia pilotarekin eta partidak 22 tantotara izango dira, gehienez jota, 20 minutuko iraupenarekin. Izena emateko epea zabalik da, urriaren 6ra bitartean,  honako telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita: 658 73 14 71. Bikote bakoitzak 16 euro ordaindu beharko du bizum bitartez. Aurten, frontenis txapelketa mistoaren V. edizioa izango da eta emakumezko txapelketaren III. edizioa.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak