Uda amaierarekin batera, behera egin du langabeziak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 3a, 12:15

Gipuzkoako Lan Behategiak emandako datuen arabera, 2.289 pertsona daude lanik gabe Debagoienean, aurreko hilabetean baino 84 gutxiago. Are gehiago, epe bereko iazko datuarekin alderatuz gero, 135 langabe gutxiago daude.

Herriz herriko egoerari dagokionez, guztietan egin du behera langabeziak, Antzuolan eta Bergaran izan ezik. Hain justu, Antzuolan bi pertsona gehiago daude lanik gabe eta Bergaran, berriz, zazpi. Langabezia-tasari erreparatuz gero, ordea, bestelakoa da bailarako egoera. Izan ere, gaur-gaurkoz, Arrasaten dago langabe gehien: biztanleria aktiboaren %9,84 dago lanik gabe. Gutxien, berriz, Elgetan; zehazki, %5,05.

Langabe kopurua bost baino gutxiago denean Lan Behategiak ez du datu zehatzik ematen; ondorioz, ezin daiteke jakin Leintz Gatzagako eta Aramaioko egoera zein den.

Hego Euskal Herria

Hego Euskal Herriko egoerari dagokionez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan behera egin du langabeen kopuruak, abuztuko datuekin alderatuz gero. 1.933 pertsona gutxiago daude lanik gabe. Hala ere, Nafarroan gora egin du: 142 langabe gehiago erregistratu dira azken hilabetean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak