Abisu horia ezarri dute tenperatura altuengatik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 2a, 12:16

Euskalmetek iragarri duenez, 13:00etatik 19:00etara bitartekoa izango da abisua, eta itsasaldean ere arrisku horia ezarri dute enbatarengatik, 15:00etatik 19:00etara.

Tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean, baina are altuagoak Kantauri barnealdean, eta, ondorioz, baita Debagoienean ere. Termometroek 36 graduren langa gainditzea espero da. Hala ere, arratsaldean haizeak ipar mendebaldera egingo du, eta tenperatura jaitsi egingo da.

Maximo historikoak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, baina atzo ere beroa izan zen protagonista. Euskalmetek iragarri duenez, 30 gradukoak izan ziren tenperaturak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan, eta Aemetek ere berdina ohartarazi du Nafarroari dagokionez. Are gehiago, udalerri batzuetan 35 graduko langa gainditu zuten termometroek. Bada, 2004tik ez da horrelako tenperaturarik erregistratu urriaren hasieran Hego Euskal Herrian; ordu hartan, 30 gradu egin zituen gehienez ere, eta, beraz, markak historikoak dira.

Arrasaten, esate baterako, 35,6 gradukoa izan zen atzo tenperatura altuena; Oñatin, berriz, 33,8 gradukoa. Iaz, aldi berean, termometroek ez zituzten 25 graduak gainditu bi herri horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak