Hiru argazki aukeratu ditu lehiaketako epaimahaiak; eta herritarrek Publikoaren Saria aukeratu dute beraien botoekin. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei! Argazki gehien Arrasatetik (150), Aretxabaletatik (92) eta Bergaratik (91) jaso dira aurtengo edizioan eta lan zaila izan du epaimahaiak 528 argazkiren artean hiru aukeratzeko.
1. saria
Iker Zubizarretak Dolomitetan ateratako argazki ikusgarria aukeratu du epaimahaiak 1. sariko argazki irabazle moduan. Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiaken eskutik, Kantabrian bi pertsonarendako gaua eta gosaria irabazi du.
2. saria
Angel Ayastuy Portasolgo jaietan ateratako sortako argazki batek irabazi du 2. saria. Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A14 eskuko telefonoa eskuratu du.
3. saria
Epaimahaiak aukeratu duen hirugarren argazkia Irati Urzelaik Gironatik dakarrena da. Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako afariaz edo bazkariaz gozatzeko aukera izango du.
Publikoaren saria
Azkenik, Publikoaren saria eskuratzeko 499 balizko boto jaso dira, eta, azken momentura arte oso parekatuta egon dira hiru argazki, baina azkenean horien Odei Vazquez aretxabaletarrak Dubrovniken ateratako argazkiak eskuratu du saria. Berarentzat izango da Bergarako Ereindajan-en eskutik bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.
2024an hogeigarrena
Datorren urtekoan hainbat sorpresa egongo dira, 20. edizioa izango baita. Baina aurretik adi Elurretako Argazkien Lehiaketari!