Haien arabera, "euskarak behar du izan hezkuntza sistemako ikas eta irakas hizkuntza normalizatua", eta hori gogoan izanda abiatu dute sinadura bilketa. Horrez gain, beste bi eskaera ere jaso dituzte egitasmoan: batetik, eskatu dute euskal kultura izan dadila hezkuntza curriculumaren ardatza; eta, bestetik, hezkuntza ez arautua ere euskaraz garatua izan dadila osorik.
Sinadura bilketa urriaren 15era arte luzatuko da, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 16 urtetik gorako herritarrek sinatu ahalko dute. Horretarako, Hezkuntzak euskara gehiago behar du egitasmoaren webgunean dago aukera. Hala ere, bada aukera aurrez aurre egiteko ere, baina boluntarioak behar dituzte. Gidaliburu bat jarri dute sinadurak jasotzeko interesa dutenen eskura.