Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu dute euskara elkarteek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 25a, 16:30

2023ko Nafarroa Oinezen aurkezpena. Irudia: Nafarroa Oinez.

Urriaren 8an egingo da, Hotsein! lelopean, eta Aretxabaletatik, Arrasatetik eta Bergaratik egongo dira autobusak.

Debagune Debagoieneko euskara elkarteen elkargoak antolatuta, Nafarroa Oinezera autobusean joateko aukera izango da. Txartelak urriaren 5era arte egongo dira salgai Aretxabaletako Loramendi, Arrasateko AED eta Bergarako Jardun elkarteetan. Hamar euro ordaindu beharko dituzte elkarteetako bazkideek; gainontzekoek, berriz, hamabi.

Urriaren 8an, domeka, 09:00etan aterako da autobusa Aretxabaletatik, eta 9:15etan jasoko ditu arrasatearrak. Bergaran, berriz, 09:30ean izango da hitzordua. Itzulera 19:00etarako zehaztu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak