Hondarribian eta 500 ikusle ingururen aurrean jokatu dute gaur eguerdian Udako Master Laboral Kutxa torneoko finala, eta bi debagoiendar izan dira nor baino nor gehiago lehian aritu diren bi bikoteetan: Leire Galeano antzuolarra Olatz Arrziabalagarekin aritu da eta Uxue Oses oñatiarra, Amaia Aldairekin.
Partiduaren lehen minutuetan oso pareko ibili dira bi bikoteak, sei aldiz berdinduz, baina azkenean 22-12 irabazi diete Galeanok eta Arrizabalagak Oses eta Aldairi.
Madalen Etxegarai oñatiarrak, bere aldetik, hirugarren postua lortu du torneo berean Enara Gaminderekin bikotea osatuta.