Debagoieneko ordezkaritza Fatela Sonica 2023 jaialdian

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 22a, 14:16

Fatela Sonica jaialdira joan direnen argazkia.

Kaleko Urdangak, Sindy Berbenas eta Aggressive Combat taldeek kontzertua eskainiko dute Fatela Sonica 2023 jaialdian bihar, zapatuan.

Aurten ere Fatela Sonica jaialdia ospatuko da Portugalgo Fundão hirian, eta bertan izango dira Debagoienako hiru musika talde: Kaleko Urdangak, Sindy Berbenas eta Agressive Combat. Urtero antolatzen den jaialdia da eta bertan izaten dira Portugalgo eta beste herrialde bateko musika talde ezberdinak. Iaz Frantziako musika taldeak izan ziren, eta, aurten, Euskal Herriko hainbat taldek eskainiko dituzte emanaldiak bertan, horien artean, Debagoienako hiruk.

Gaur, goizeko 6:00etan irten dira autobusean Bergaratik, eta bihar, zapatuan, arratsaldeko 16:00etan hasita eskainiko dituzte kontzertuak talde debagoiendarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak