Iñigo Erle eta Ander Etxaniz San Migel Torneoko finalerdietan dira

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko ira. 18a, 10:10

Iñigo Erle eta Ander Etxaniz finalerdietan izango dira. Argazkia: Aloña Mendi Pilota Saila.

Aste honetan erabakiko da ze bikotek jokatuko dituzten Oñatiko San Migel Torneoko finalak. Finalerako txartelaren bila arituko dira Iñigo Erle oñatiarra eta Ander Etxaniz bergararra

Oñatiko San Miguel Torneoa zati erabakigarrian sartuko da aste honetan. Bihar eta eguenean erabakiko da ze bikotek jokatuko dituzten aurtengo finalak, gazte mailan zein 23 urtez azpiko kategorian. Gainera, azken honetan bi debagoiendar izango dira finalerako txartelaren lehian. Lehena lehiatzen, bihar, Ander Etxaniz bergararra izango da, Lizeagarekin bikotea osatuz, Oskoz-Oliden bikotearen aurka.

Bigarrena, berriz, Iñigo Erle oñatiarra izango da. Ostegunean izango du bere finalerdia, eta, Igoarekin bikotea osatuz, Altuna-Landa bikoteari gailentzen saiatuko dira, datorren urriaren 1ean jokatuko den finalean, beretzat, txapelketa honetan, bigarrena izango zen txapela eskuratzeko.

Hauez gain, martitzenean zein eguenean, gazte mailako finalerdiak ere jokatuko dira. Txapelketako antolakuntzatik aitortu dutenez, finalerdietako lau neurketak "oso irekiak" aurreikusten dituzte, eta, era berean, gonbita luzatzen diete zaleei ikustera gerturatzeko.

Hemen finalerdietako neurketa guztiak:

Martitzena (19:00)
  • Iruzubieta III-Calvo / Gorostidi-Goiburu (Gazte maila)
  • Oskoz-Oliden / Etxaniz-Lizeaga (23 urtez azpiko maila)
Eguena (19:00)
  • Zubieta-Apeztegia / Sarasibar-Sotil (Gazte maila)
  • Altuna-Landa / Igoa-Erle (23 urtez azpiko maila)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak