Aloña Mendik eta Mondrak elkarren arteko derbiarekin hasi dute denboraldia eta hiru puntuak arrasatearrentzat izan dira. Lehen zatiaren hasiera nahiko nahasia izan da jokoa, baina Aloñak hartu du partiduaren kontrola. 25. minutuan, ordea, jokaldi nahasi baten ostean, Luengok Aloñaren atea zulatu du eta Mondrari garaipena eman dion gola egin du. Horrek indarrak eman dizkio talde zuri-moreari eta azken minutuetan gehiago izan dira; baloiaren jabetza izan eta oñatiarrek baino arrisku gehiago sortu dute.
Bigarren zatian joko gehiago ikusi ahal izan dute zaleek, baina lehen zatiaren amaierako nagusitasunari jarraipena eman dio Mondrak. Halere, azken 15 minutuetan oñatiarrek arrasatearrak estutu dituzte eta gol aukerak izan arren, ez dute asmatu. Partidaren azken hatsean, txartel horiak ikusi dituzte Aloñako Jon Guridik eta Iñaki Alonsok nahiz Mondrako Iñigo Arizmendiarrietak. Azkenean, 0-1. Garaipena, Mondrarentzat.
Gainerako talde debagoiendarrek etxetik kanpo jokatu dute eta puntu barik itzuli dira. Honakoak dira asteburuko gainontzeko emaitzak:
- Danena K.E. 2-1 Aretxabaleta K.E. UDA B
- Ilintxa 3-0 Antzuola K.E.
- Euskalduna Andoaindarra S.D. 3-1 Bergara K.E. B