11:30etako txalaparta soinuak egin die ongietorria bertaratuei eta 11:30ean egin dute hildako mendizaleen oroimenezko ekitaldia. Ekitaldian izan dira, Nafarroako, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako mendi federazioetako presidenteak, bai eta Zigor Egia ere, Euskal Mendizale Federazioko presidentea ere.
Dantzari eta txistularien emanaldiak ere izan dira eta Aramaioko Alaia abesbatzak ere kantaldia eskaini du. Ekitaldi guztiak monumentu berrian egin dira eta bertan pintxoak, ogitartekoak eta edaria eskaini dira. Eguraldi ederrak lagunduta, 300 lagun inguru igo dira Besaidera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batzen diren lurretara.