EAEko zerbitzu publikoetako 150.000 langile grebara deitu dituzte

Miren Arregi Amasorrain 2023ko ira. 15a, 16:52

Argazkia: LAB sindikatua

Urriaren 25ean eta abenduaren 19an deitu dituzte grebara EAEko zerbitzu publikoetako langileak. Lanuzteak ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek antolatu dituzte.

Sindikatuek, Madrilen ordezkaritza duten euskal alderdiei soldata eta enplegua hemen adostu ahal izatea ahalbideratu dezatela eskatzen diete. Gainera, Eusko Jaurlaritzari, aldundiei eta udalei, erosahalmena bermatzea eta behin-behinekotasuna %8ra murriztu arte enplegua kontsolidatzea eskatzen diete. Zentzu horretan, zerbitzu publikoetako lan kontratuen %40 behin-behinekoak direla adierazi dute eta 100.000 langile azpikontratatu dituztela.

Bestalde, eros-ahalmena bermatzeko, beste gauza batzuen artean, 2024rako soldaten %10 igotzea eskatuko dute. Izan ere Sindikatuek emandako datuen arabera, %20 murriztu da langile publikoen erosahalmena azken bi urteotan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak