Garbigune Ibiltaria ez dela egoki erabiltzen ohartarazi du Debagoieneko Mankomunitateak

Mirari Altube Arrese 2023ko ira. 15a, 10:09

Hiri-hondakinak gaika jasotzeko zerbitzua da Garbigune Ibiltaria eta Debagoieneko udalerri guztietan egoten da erabilgarri bi astean behin. Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Zerbitzuak salatu du ez dela zuzen erabiltzen azken aldian, eta horrek, "arazoak" sortzen dituela.

"Hondakinak guztiz nahastatuta, gaizki bereizita eta oso modu zikinean uzten dira. Horretaz gain, hondakin arriskutsu batzuk ere apurtuta agertzen ari dira; fluoreszenteak adibidez, horiek apurtzean barruko gas toxikoa askatzen baitute", adierazi dute ohar bidez Mankomunitateko Ingurumen Zerbitzutik.

Horregatik dei egin diete Garbigune Ibiltariaren erabiltzaileei hondakinak behar bezala bereizita eta modu garbi eta ordenatuan uzteko.

Hamar urteko ibilbidea

Debagoieneko Mankomunitateak herritar guztiei zuzendutako hiru garbigune finko –Arrasaten, Bergaran eta Oñatin– eta Garbigune Ibiltari bat dauzka martxan. Azken hori 2013an jarri zuten abian herritarrengandik ahalik eta hurbilen egon zedin zerbitzu hori. Hasieratik azpimarratu izan dute oso garrantzitsua dela hondakinak ahalik eta txukunen eta ondo sailkatuta uztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak