Mintzapraktika egitasmoaren izen-emate epea zabaldu da

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 13a, 13:33

Mintzapraktika kanpainako kideek eginiko irteeretako bat. Argazkia: Mintzapraktika

Duela 30 urte hasi zen Euskal Herrian Mintzapraktika egitasmoa, eta egun, dagoeneko 7.700 pertsonatik gora elkartzen dira astero egitasmoa bera praktikan jartzeko.

Euskal Herriko txoko ezberdinetan euskaraz egiteko egitasmoa da Euskaltzaleen Topaguneak aurrera eraman duen hau eta, dagoeneko, zabalik dago Mintzalagun egitasmoetan izena emateko deialdia. Proiektuaren helburu nagusia da elkarrekin euskaraz bizi eta euskara erabiltzea. Horretarako, ikasturte berriaren hasierarekin batera, Mintzalagun talde berriak sortuko dira izen-emate kopuruaren arabera.

Proiektuan parte-hartzeko, antolatzaileek bi baldintza betearazten dituzte: alde batetik euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasuna izatea, eta , bestetik, astean behin ordubetez Mintzalagun talde batean parte hartzeko konpromisoa izatea.

Mintzapraktika egitasmoan parte-hartzeko, egin klik hemen.

Mugarik gabe

Mintzanet eta Jalgi Hadi Mundura elkarteek ahalbidetzen dute euskara internet bidez praktikatzeko aukera, eta, hori baliatuta, sarean elkartzen dira euskaraz egin nahi duten mundu osoko pertsonak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak