Argindarraren bonu sozialaren gaineko esku-orriak banatuko dituzte

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 8a, 10:27

Argindarraren bonu sozialaren esku-orria

Debagoieneko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuarekin elkarlanean argindarraren bonu sozialaren inguruko esku orri bat banatuko du datozen egunetan.

Udalerrietako interes orokorreko 55 puntutan izango da eskuragarri orri hori: kultur etxeetan, osasun zentroetan, gizarte zerbitzuetan, jubilatu-etxeetan edo udal harreretan, esaterako. Esku-orriak argindarraren bonu sozialaren ideia nagusia zein den azaltzen du, eta jasotzen ditu zer den eta nola eskatu behar den, zeintzuk diren eskatzeko bete beharreko baldintzak, zein den aurkeztu beharreko dokumentazioa eta non eskatu behar den bonu soziala bera.

Bonu sozial elektrikoa duenak deskontu bat izango du argindarraren fakturan. Deskontuak kontsumitzaile motaren araberakoak dira, eta motza bakoitzak baldintza eta laguntza ezberdinak izango ditu norberaren kontsumitzaile motaren arabera (familia ugaria, pentsioduna...). Horretaz gain, bonu elektrikoa izatea lortzen dutenek, zuzenean bonu termikoa izatearen onura ere jasango dute. Bonu termikoa da laguntza bat berogailuaren eta ur beroaren edo sukaldearen erabilerak eragindako gastu termikoak konpentsatzeko.

Argindarraren bonu sozialaren kanpainarekin batera, Debagoieneko Garapen Agentziaren helburua da "orain arte egindakoari jarraipena ematea eta zaurgarritasun energetiko izan dezaketenei energia eraginkortasunerako aholkuak ematen jarraitzea da". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak