Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontserbazio lanen harira, irailaren 7an, egunean, Olandixoko tunelaren drainatze-sistema egokituko dute. Ondorioz, 07:00etatik 17:00etara zirkulazioa itxita egongo Olandixoko tunelean, Eskoriatzako noranzkoan. Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen arteko zatia izango da moztuta egongo dena.
Aldundiak, ibilbide alternatibo moduan, GI-2620 errepidearen ibilbide zaharra erabiltzea gomendatzen du.