Europako talde indartsuenekin lehiatu dira Igamoko eta Urretxuko Zatika taldeko ziklistak denboraldiko azken etapan. Hamahiru itzuli eman dizkiete 6,7 kilometroko zirkuitu gaiztoari: "Lasterketa gogorra izan da, bizkorra, erripatsua eta bide estukoa; Europako klasikoen erara jokatu dute, eta Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearrak 13. postuan sailkatzea lortu du. Lokatzarentzat emaitza bikaina da, nazioarte mailan burua erakusteko balio duelako", adierazi dute ziklismo eskolako ordezkariek. Gaineratu dute Plaza "pozik" helmugaratu dela, "horrelako lasterketa batean eta horrelako ibilbidean gutxitan lehiatzeko aukera dagoelako; hala, hasierako urduritasunak emaitza paregabean bilakatu dira".
Taldea osatu duten beste ziklistak Intza Navarro –25.a– eta Oneka Sanchez –35.a– izan dira. Taldeka hirugarren sailkatu da Bergara eta Urretxuko konbinatua.
