Abisu horia prezipitazio handiengatik, gaur eta bihar

Mirari Altube Arrese 2023ko ira. 1a, 16:34

Gaur arratsalderako, 18:00etan hasita, zaparrada trumoitsuak sor daitezkeela iragarri du Euskalmetek baita txingorra bota ere. Bihar, zapatua, ere prezipitazio handiak izango dira, bereziki 09:00etatik 18:00etara bitartean.

Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezkeela Gipuzkoa eta Arabako zenbait tokitan eman du aditzera meterologia agentziak, bereziki ekialdean. Zaparrada trumoitsuak bota ditzakeela gaineratu du eta zenbait lekutan handiak izan daitezkeela, txingorrarekin (2-3 cm) eta haize-bolada gogorrekin.

Bihar zapatua ere erruz egingo du euria eta abisu horia dago ezarrita 06:00etatik 21:00etara bitartean. Zaparrada trumoitsuak botako ditu eta zenbait lekutan handiak izango dira (ordubetean 15 l/m2 baino gehiago), bereziki 09:00ak eta 18:00ak artean; orduan zaparraden intentsitatea 20-30 l/m2 ingurukoa izan daiteke ordubetean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak