Maila guztiak eskaintzen dituzte Debagoieneko Udal euskaltegiek, eta izena eman ahala osatzen dira taldeak. Irailean egongo da zabalik matrikulazio epea, eta urrian hasiko dituzte eskolak. Ordutegi eskaintza zabala dute, gainera.
Gaztetxoentzat merkeago
Aurtengo berrikuntza da C-1 titulua lortu gura duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako matrikula are eta merkeagoa izango dela Eusko Jaurlaritzari esker; 20 euro bakarrik ordainduko dute.