San Bartolome egunez Angiozarko Zabaleta auzoan jokatzen den bolo txapelketa klasiko bat. Aurten ere ez du hutsik egin eta jende ugari batu du. Iban Aranzabal izan da abilezia gehien izan duena txapelketako botaldian eta berak irabazi du txapelketa 8 txirlo jota. Auzotarrek bidalitako argazkietan ikusgai atzoko txapelketan sarituak izan zirenak.
- Iban Arantzabal
- Mateo Guenaga
- Sebas Arantzabal
- Juanjo Uranga
- Asier Gibelatz
Auzo-afariaren ostean Jainaga eta Narbaizaren erromeriarekin ospatu zuten San Bartolome eguna.