Udako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epeak zabalik jarraitzen du

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko abu. 22a, 14:00

Irailaren 18ra arte udan zehar ateratako argazki ederrenak bidaltzeko aukerak zabalik jarraitzen du eta onenak, sarituak izango dira

GOIENAko 19.argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea zabalik jarraitzen du irailaren 18rarte. Argazkiak uda kutsua edo udarekin lotura izatea baloratuko du epaimahaiak, argazkiaren kalitateaz gain. Orain arte 100 argazki baino gehiago jaso dira eta webgunean herrika sailkatuta daude ikusgai.

Argazki onenak, sarituak 

Irabazleak nortzuk diren irailaren 29an emango da aditzera, Goiena aldizkarian eta Goiena.eus-en. Lehen sarituak Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaien eskutik Kantabrian gau bat eta gosaria irabaziko ditu bi lagunentzako. Bigarren sailkatuak ordea, Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A14 eskuko telefonoa eskuratuko du. Hirugarren sarituak, Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria irabaziko du. 

Publikoaren saria

Bestalde irailaren 22tik irailaren 27ra Publikoaren Saria aukeratzeko epea zabalduko da. Lehiaketan parte hartu duten argazki guztien artean aukeratuko da bozketa bidez. Irabazleak Bergarako Ereindajan-en eskutik, bertako produktuen otarra eramango du etxera.

Argazkiak bidaltzeko metodoak

Irudiak posta elektronikoz argazkiak@goiena.eus-era  bidaltzeko aukera egongo da eta baita Whatsapp edo Telegram bidez 688 69 00 07 zenbakira. Egilearen izen-abizenak, posta elektronikoa, bizilekua, harremanetarako telefonoa eta argazkia non ateratakoa den zehaztu behako dute parte hartzaileek. Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du, beti ere, 16 urtetik gorakoa bada. Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke eta originalak izan beharko dute. Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena ere adieraziko da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak