Aretxabaletan, hilaren 24, eguena, 16:45 eta 20:00ak bitartean herriko plazan autobusa kokatuko da odol emaileentzat.
Oñatin, eguaztenean 16:30etan hasita eta 20:00ak arte odola emateko aukera egongo da plazako aparkaleku zaharrean.
Osakidetzak, Euskadiko Odol Emaileak eta Eusko Jaurlaritzak babestutako kanpainaren baitan, herritarrei dei egin die odola ematera.